Tailerra: Adina eta lana

Ekitaldi-deskribapena

Azaroaren 9an “adina eta lana” izeneko tailerra eskainiko da Bilboko Bidebarrietako liburutegian.

Jardunaldi horren bidez, enpresetan egunero bizi den egoera bat azaleratu nahi da: biztanleak gero eta zaharrago izan arte daudela haien lantokietan lanean.

Laneko medikuntzaren ikuspegitik jorratuko da gai hori jardunaldian zehar; are gehiago, prebentzio zerbitzuen teknikariek eta mediku batek kudeaketa-ereduak aurkeztuko dituzte.

Horrez gain, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentziaren (OSHA) parte-hartzaile bat ere izango da han, Europar Batasunean laneko adina kudeatzeko betetzen ari den politika zein den azaltzeko.

Magistratu batek ere parte hartuko du, eta enpleguetan adinaren araberako berdintasun politikak alderdi juridikoki baloratuko ditu.

Honako aditu hauen esku-hartzeak izango dira jardunaldian zehar:

Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentziaren hizlaria (oraindik baieztatu gabe).

Aitor Ibarra. Bilboko Udaleko PZko unitate teknikoen ataleko burua.

Juan Ignacio Goiria. Laneko medikuntzan aditua eta PZko burua Bilboko Udalean.

Luis Garrido. Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salako burua eta magistratua.

Lourdes Iscar. Laneko medikua eta Osalaneko Laneko Osasunaren Unitateko arduraduna.

Miguel Martín Zurimendi. Laneko medikua, Lantegi-Batuak-eko PZko arduraduna.

 

Tailergo egitaraua osoa (pdf, 851 KB)

Informazio zehatza
Antolatzailea:
Osalan - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea
Ekitaldi-mota:
Jardunaldiak, kongresuak eta azokak
Ekitaldi ematen den hizkuntza:
Gaztelania
Hasiera data:
Amaiera data:
Iraupena (orduetan):
5
Ordutegia:
09.00-14:00
Bidebarrieta liburutegia
Bidebarrieta4
48005    BilbaoBizkaia (Espaa)
Izen-ematea
Prezioa:
Dohan
Izen-emate epea:
2017/10/11 - 2017/11/07
Jarraibideak :