Laneko Psikosoziologiari buruzko VIII. jardunaldiak: kanpoko bortizkeria lanean

Ekitaldi-deskribapena

Datorren azaroaren 30ean, Bilboko Euskalduna Jauregian, Osalanek antolatutako Laneko Psikosoziologiako VIII. Jardunaldiak izango dira.

Aurten, gaia honako hau izango da: kanpo-indarkeria lanean; fenomeno hori gero eta ugariagoa da, eta, sektore eta lan-kategoria guztietan eragina badu ere, badirudi eragin handiena zerbitzuen sektorean duela.

Lanaren Nazioarteko Erakundearen (LANE) arabera, sektore pribatuarekin zerikusia duten profesionalek dute eraso edo indarkeria-egintzak jasateko arrisku gehien, erabiltzaileekin harreman estua baitute.

OMEk ohartarazi du laneko indarkeria eta estresa osasun-sektoreko langileengan eragiten duten gaixotasun eta istripu kasu guztien % 30 direla.

Langileengan eragiten dituen ondorioak ez ezik, enpresan bertan ere badu eragina: emaitza txarragoak, pertsonen arteko harremanak eta lan-giroa aldatzen dira, absentismoa handitzen da, plantillan txandakatzeak daude eta gutxitu egiten dira eraginkortasuna eta produktibitatea.

Hori dela eta, enpresetan indarkeria kudeatzeko sistema bat ezarri behar dugu. Inplikatuta dauden alde guztien inplikazioarekin, prebentzio-neurri egokiak aztertu eta ezarri beharko dira, arrisku hori gutxitzeko eta, horrela, langileen segurtasuna eta osasuna hobetzeko eta, aldi berean, enpresaren onura.

Pasa den urtean bezala #Psikopreben hashtaga erabiliko dugu ekitaldia jarraitzeko Twitter-en bidez.

Jardunaldien egitaraua osoa (pdf, 536 KB)

Informazio zehatza
Antolatzailea:
Osalan - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea
Ekitaldi-mota:
Jardunaldiak, kongresuak eta azokak
Ekitaldi ematen den hizkuntza:
Gaztelania
Hasiera data:
Amaiera data:
Iraupena (orduetan):
5
Ordutegia:
09.00-14:30
Euskalduna Jauregia
Abandoibarran4
48011    BilbaoBizkaia (Espaa)
Lekuaren xehetasun gehiago:
A3 aretoa
Izen-ematea
Prezioa:
Edukiera agortu da, barkatu eragozpenak
Izen-emate epea:
2017/11/07 - 2017/11/24