Jardunaldi Teknikoa: arrisku kimikoa ebaluatzea metodo kualitatiboak erabiliz. Adibidea: ete batean aplikatzea

Ekitaldi-deskribapena

Prestakuntza-jardunaldi hau Prebentzio Zerbitzuetako Industria Higieneko teknikarientzat prestatu da.

Arrisku kimikoa normalean metodo kuantitatiboen bidez ebaluatzen da. Prozesu luzea da, lanpostuan lagin pertsonalak hartu behar dira, eta horregatik, kostu handia dauka, eta askotan, ezar daitezkeen neurri prebentiboei buruzko erabakiak airean geratzen dira denbora luzean. Hala ere, ebaluazio horretarako, kuantitatiboak ez diren metodoak daude, laginei lotzen zaien kostuarekin; metodo horiek aukera ematen dute lanpostuan neurri prebentiboak beharrezkoak diren ala ez erabakitzeko, aldez aurretik metodo kuantitatibo bat erabilita, beharrezkotzat joz gero, edo kontrol edo egiaztapen modura.

Gainera, metodo kualitatibo horiek erabilgarriak dira agente ugariren eraginpean egonez gero, laginak hartzeko eta/edo analisiak egiteko metodorik egon ezean eta abar.

Jardunaldi honen helburua da metodo kualitatiboek metodo kuantitatiboekin alderatuta dauzkaten alde onak eta gabeziak zein diren jakitea, arrisku kimikoaren ebaluazioa egiteko, baita INRSren metodo kualitatiboa ETE batean nola aplikatu den azaltzea ere, eta gai horri buruz prebentzioko eragileek dauzkaten ikuspuntuak alderatzea.

Jardunaldiko egitaraua osoa (pdf, 572 KB)

 

Informazio zehatza
Antolatzailea:
Osalan - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea
Ekitaldi-mota:
Jardunaldiak, kongresuak eta azokak
Ekitaldi ematen den hizkuntza:
Gaztelania
Hasiera data:
Amaiera data:
Iraupena (orduetan):
3
Ordutegia:
10:00-12:30
Osalan
Basatxu40
48903    San Vicente de BarakaldoBizkaia (Espaa)
Lekuaren xehetasun gehiago:
Oiz aretoan
Izen-ematea
Izen-emate epea:
2018/01/23 - 2018/01/30
Jarraibideak :