IX.en Osalanen Uda Ikastaroa: 'Envejecimiento y Prevención de Riesgos Laborales'

Ikastaroko egitaraua ofiziala (leiho berri batean irekitzen da)

"Europa 2020 Estrategia" barruko enpleguarekiko helburua bete ahal izateko –20tik urtetik 64 urtera bitarteko herritarren enplegu-tasa % 75era igotzea–, honako hau bete behar da: Europako herritarrek denbora gehiagoz lan egitea. Horrek lan- eta gizarte-faktoreek eragindako laneko arriskuak dakartza; esate baterako, langileria aktiboa zahartzea.

Egoera horren aurrean, Europako Batzordeak dokumentu hau onetsi zuen: "Batzordearen jakinarazpena Europako Parlamentuari, Europako Batzorde Sozial eta Ekonomikoari eta Eskualdeen Batzordeari, EBn laneko osasun eta segurtasun arloko 2014-2020 (2014) Esparru Estrategiko baten inguruan". Aldaketa demografikoari aurre egitea jarri zuen horren baitako desafio nagusien artean, eta helburutzat identifikatu zituen eskulana zahartzearen kudeaketa, sortzen ari diren arrisku berriak eta laneko gaixotasunen nahiz lanarekin lotutako gaixotasunen prebentzioa.

"2015-2020rako Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Estrategia” dokumentuan jarduera ildo bat jaso zen, langile berariazkoen kolektiboetan segurtasuna eta osasuna sustatzeko helburuarekin. Horretarako neurrietako bat praktika egokiak identifikatu eta trukatzea izan zen, hobetu ahal izan zedin langile kolektibo jakin batzuen babes-maila, adibidez, aldi baterako langileen kolektiboa, gazteena, adin handiko langileena eta emakumeena. Orobat, beste xede bat ere ezarri zen bertan: lan-arloan biztanleria aktiboan zahartzeak dituen ondorioen analisia egitea, eta, bereziki, ezbehar-tasaren baitan.

Euskal Autonomia Erkidegoan, "2026rako biztanleria proiekzioak" dokumentuan jasota dagoenez (EUSTAT), adin-piramidea zahartzea honako ondorio honetan sintetiza daiteke: proiekzioaren jomugara (2026) iristean, euskal biztanleen ia erdia 50 urtekoa edo gehiagokoa izango da.

Arrazoi hori dela-eta, "2015-2020rako Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Estrategia” dokumentuan ikerkuntza sustatzeko lan-ildo bat jaso zen, enpresetan aplikagarria izango den ezagutza sortu ahal izan dadin. Lan-ildo horren ardatza da aintzat hartzea biztanleria aktiboaren zahartzea eta laneko bizialdia luzatzea, bai eta zahartzearen eraginez aldatzen doazen langileen gaitasunei aurre egiteko bizi osorako enplegagarritasuna garatzea ere.

Ildo estrategiko horrekin jarraituta, OSALAN – Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak langileen zahartzea identifikatu zuen Laneko Arriskuen Prebentzio arloko desafiorik garrantzitsu eta premiazkoenetako bat bezala.

Jakitun da, halaber, OSALAN – Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak, gai horren inguruko ekimenetan alde batera ezin gelditu ez ezik, arlo horretan ekimeneko eginkizuna bere gain hartzeko beharra duela. Hala, Zahartzea eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Udako Ikastaroa bultzatzea erabaki du, herritar langileak gero eta adin handiagoarekin lanean jarraitzearekin lotuta antolatu dituen hainbat jardueraren artean.

Jardunaldi hau Eusko Jaurlaritzako eta Osakidetzako lankidetzarekin egindako “Osasuna, pertsonekiko konpromisoa” deitutako zikloaren barruan sartuko da. EAE-ko osasun publikoaren profesionalen prestakuntza eta gaurkotzeari zuzenduta dago eta matrikulan murrizpena eskeintzen du, tarifaren % 75ko deskontua hain zuzen ere. Laguntza-programa oraindik onespenaren zain dagoenez laguntza-programa aktibatu bezain laster horren jakinarazpena jaso nahi baduzu hurrengo esteka hemen sakatu.

Helburuak:

  • EAEn biztanleria aktiboaren zahartzea eta laneko bizitza luzatzea aztertu.
  • Lan-arloan biztanleria aktiboan zahartzeak dituen ondorioen analisia egin, eta, bereziki, ezbehar-tasaren baitan.
  • Langileak zahartzearen gaia ulertu.
  • Gero eta anitzagoa den eskulanaren laneko bizialdi guztian zehar inguru segurua eta osasungarria bultzatu.
  • Enpresa estrategiak identifikatzearen eta sustatzearen arloan arrakasta duten nazioarteko ekimenak ezagutu, adin handieneko langileei dagokien balioa eman ahal izateko.
  • Langileak zahartzeari dagokionez, enpresei prebentzioko praktika egokiak garatzen lagundu.
  • Biztanleak zahartzeari buruz alarmismorik gabeko analisia sustatu, era berean fenomeno hori ikuspegi orekatu batetik ulertzearekin batera, adin handieneko herritar aktiboen eta lan nahiz ekonomia arloaren artean dauden lotura negatiboei buruzko gogoeta egiteko.

Jarduera nori zuzenduta:

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Ikertzaileak.
Antolatzailea:
Osalan - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea
Ekitaldi-mota:
Jardunaldiak, kongresuak eta azokak
Ekitaldi ematen den hizkuntza:
Gaztelania
Hasiera data - Amaiera data:
-
Ordutegia:
09:00tatik 14:30tara
Miramar Jauregia
Miraconcha48
Donostia / San SebastiánGipuzkoa (España)