Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2019ko martxoaren 15ekoa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bitartez argitara ematen baita Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2018ko abuztuaren 6ko Ebazpenaren babesean emandako dirulaguntzen zerrenda. Ebazpen horren bitartez argitaratu zen 2018an EAEko enpresetako edo lantokietako prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko mailako prestakuntza ematen duten entitate publiko zein pribatuei zuzendutako dirulaguntzen 2018ko deialdia.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: OSALAN; Lan eta Justizia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 79
  • Hurrenkera-zk.: 2039
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/03/15
  • Argitaratze-data: 2019/04/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Sailak; Ekonomia; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2018ko abuztuaren 6ko Ebazpenaren bitartez argitaratu zen 2018an EAEko enpresetako edo lantokietako prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko mailako prestakuntza ematen duten entitate publiko zein pribatuei zuzendutako dirulaguntzen 2018ko deialdia (2018ko abuztuaren 30eko EHAA, 167. zk.).

Dirulaguntzak esleitu eta ebazpenak onuradunei jakinarazi ondoren, dirulaguntza publikoak ematean jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da onuradunen zerrenda, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluak ezarritakoaren arabera.

Hori dela eta, hau