Osalanen Zuzendari Nagusiak faktore psikosozialei buruzko jardunaldi honi hasiera eman zuen Gasteizen

Argitalpen-data: 

Faktore psikosozialei buruzko jardunaldia PRL Innovacin elkarteak antolatua Osalanekin

Inauguración jornada factores psicosociales

Gaur, Alberto Alonso Martínek, Osalanen Zuzendari Nagusiak faktore psikosozialei buruzko jardunaldia hasiera eman zuen, PRL Innovación elkarteak antolatua OSALANekin lankidetzan.

Hasieratik hastearren, zeri deritzogu arrisku psikosozialaren faktoreak edo laneko estresaren iturriak? Bada, diren lan-baldintzek ahalmena dutenean langileei kalte psikologikoa, fisikoa edo soziala eragiteko. Egoera horrek mekanismo psikologiko eta fisiologikoen bitartez eragin dezake langilearen osasunean zein egiten duen lanean. Faktore psikosozialak dira, beraz, lanean diren baldintzak eta ez langileak berak dituen ezaugarriak.

Ez da batere erraza arrisku psikosozialen zerrenda bat egitea, askotariko faktoreak egon baitaude: Lan-erritmoak, txandak, aukera handirik eza lanean, erabakiak hartzeko orduan parte-hartze eskasa, lantalde desegokiak, argitasun eza, gehiegizko zarata, pertsonen arteko gatazkak, lan kontratuan segurtasun falta…

Ez da hutsaren hurrengoa eskuartean duguna: Europako Arrisku Behatokiak argitaratu dituen datuen arabera, hain arrunta dugun gripea moduko gaixotasun baten ondoren, estresa dugu lanera ez agertzeko eta laneko baja hartzeko arrazoi nagusia, Europan %50 eta %60 dira galdutako lanegunak. Horrek urtero gutxi gorabehera 20.000 milioiko gastua dakarkio Europar Batasunari, kontuan hartuta galdutako lanorduak bai eta osasunarekin lotura zuzena duten kostuak ere.

Arazo horren jakitun, OSALANek urteak daramatza prebentziozko diziplina bat lantzen. Erakundearen helburu nagusietariko bat dugu gizarte osoa kontzientziatzea, ulertarazteko arrisku psikosozialak ere prebenitu daitezkeela eta horretarako, bestelako alderdiei, -higienikoak, ergonomikoak edo segurtasun-neurriak- ematen diegun prebentziozko tratamendu berbera eman behar diegula; hau da, arriskuak identifikatu, neurtu, lehentasunaren arabera sailkatu, prebenitzeko ekintzak diseinatu eta ezarri, eta haien eraginkortasun-maila ebaluatu. Egite horretan Erakundea egiten ari den lana handia dugu: prebenitzeko protokoloak eta praktika onak eta gatazkak nola konpondu lantzeko tailerrak egin ditugu prebentzio-ordezkarien parte-hartzearekin; gai honi buruzko gidak eta protokoloak prestatu eta editatu ditugu, besteak beste, “Arrisku psikosozialen mapa EAEn”, “GIDA-LIBURUA: Arrisku Psikosozialen eta Antolamendukoen Hastapenak” eta “Gida-liburua: Arrisku psikosozialak prebenitzeko gida prebentzio ordezkarientzat”…

 

Jardunaldirako diskurtsoa (pdf,427KB)