Osalan-ek parte hartzen du 45003 ISO berrietako erredakzioan

Nazioarteko Estandarizazio Erakundea (ISO) nazioartean arauak garatzeko erakundea dugu.  Horretarako, nazioarteko batzorde teknikoak daude sortuta eta batzordeetan lantaldeak, arau horiek garatu ahal izateko gaietan adituez osatuta.  Nazioarteko batzorde tekniko horiek, era berean, ISOn parte hartzen duten batzorde tekniko nazionalekin daude erlazionatuta.

ISOn dagoen batzorde teknikoetako bat ISO TC/ 283 Occupational Health and Safety Management dugu, idazkaritza BSIri dagokio, Erresuma Batuko estandarizazio erakundeari. Batzorde tekniko horretako 1 lantaldeak ISO 45001 araua garatu zuen, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Kudeaketa Sistema arautzen duena, 2018. urtean onartua.  ISO TC/ 283 lanari jarraiki, erakunde txikiei zuzenduriko gida bat sortzea erabaki zen, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Kudeaketa Sistema ezartzeko, ISO 45001 arauarekin bat etorriz.  Era berean, beharrezkotzat jo zen gida/araua sortzea enpresetan diren arrisku psikosozialak kudeatzeko.  Hori dela eta, ISO TC/ 283 barruan beste 2 lantalde sortu ziren; batetik, gidaliburua sortzeko eta bestetik, gida.  ISOren irizpideak kontuan hartuta, egiteko bakoitza burutzeko denbora urtebete eta hiru urtekoa izango zen hurrenez hurren.

ISOk, bestelakoetan egin duen moduan, batzorde tekniko nazionalei adituak eskatu zizkien, gidaliburua edota gida garatzeko prozesuan beharrezkoak ziren gaietan adituak.  Horregatik, dagokion Espainiako CT 81 batzorde teknikoak aditu nazionalak eskatu zituen, bestelako erakundeetan ez ezik, autonomietako laneko segurtasun eta osasunerako erakundeetan ere.  OSALANek egitekoetan parte hartzea erabaki zuen,  lantalde bakoitzera aditu bat bidaliz.

Lantaldeek 2018ko irailean ekin zioten lanari Coventryn (Erresuma Batuan).  Bigarren bilera Dallasen (AEB) izan da 2019ko martxoan.  Bileren artean lantaldeek dokumentazioa berrikusten dute, sortutako testuak, internet bidezko konferentziak egiten dituzte…